Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Lateralitateak gizaki edo beste animalia batek ezker edo eskuineko eskuak eta hankak erabiltzeko joera, erraztasun eta trebeziari egiten dio erreferentzia. Eskuinak eskuin eskuaz eta hankaz jarduteko joera eta erraztasuna duten pertsonak dira; ezkertiak edo ezkerrak, berriz, ohiko mugimenduetarako ezker eskua eta hanka erabiltzeko joera dutenak. Adibidez, pertsona ezkerti baten ohiko ezaugarria da ezker eskuaz idaztea. Pertsona gehienak ezkerrak ez, baizik eskuinak izaten dira; kultura zein den, ezkertiak biztanle guztien % 5 - % 25 bitarte izaten dira.[1] Ezkerrak gutxiengo direnez gero, eguneroko objektuak eskuinentzat diseinaturik izaten dira gehienetan; horren ondorioz, ezkertiek zailtasunak eta oztopoak izaten dituzte euren eguneroko bizimoduan. Adibidez, ateetako eskutokia eskuinaldean izaten da gehienetan, eskuinek ateak errazago zabaltzeko. Ezkertia izateko arrazoiak hiru eratakoak dira: kulturalak (egun ohikoa ez bada ere, garai batean ezkertiak eskuin eskuaz idaztera behartzen zituzten), fisiologikoak (hormonalak, zehatzago) zein genetikoak (ezkertasuna gurasoengandik seme alabengana igarotzeko joera dago). Aldi berean, ezkertiarra izatea, ezker eskuaz edo hankaz baliatzeko joeraz haraindi, bestelako ezaugarrietan ere faktore adierazgarria dela hauteman da, adibidez ezkertiek ahalmen espazial handiagoa matematika trebezia izan eta dislexia jasateko joera handiago izaten dutela egiaztatu da.